TERRAZOA ETA ZORUA TRADIZIOA DUTEN GAINAZALAK

Terrazo (iz): Harez eta koloredun mineral zatiz egindako tableta. Zoruak egiteko erabiltzen da.

Pujolen Zoruen Sailak zoruen produkzioa zentralizatzen du. Erresistentzia handiko barne eta kanpo terrazoen fabrikazioan espezializatua eta esperientzia du. Abangoardiako teknologia, ahalmen produktibo handia eta egiten dituen mota guztietako produktuen stock iraunkorretarako biltegi instalazio handien jabe da.

Pujolen Zoruen Sailaren lehentasuna eta erreferentziazko enpresa bat izatearen arrazoietako bat, bizkortasun handiarekin kalitate handieneko materiala eskaintzea da, obra berri nahiz berrikuntzetarako.

Pujolen Zoruen Sailaren sare komertzialak beti bermatzen du hornitzaile bezala aukeratzen duena:

  1. Kalitatea: Exijitutako eskaerak bermatzeko laborategiko kontrol zehatzak egiten dira, iristen diren lehengaiekin hasi eta Bukatutako Produktuaren Sailaren saiakuntzekin amaitzen direnak.
  2. Berrikuntza eta diseinua: Sektorearen beharren abangoardian egoteko asmoarekin, forma eta prozesu berriak aztertzen dira etengabe, diseinatzaile ospetsuenekin eta eskola eta unibertsitateko ikerkuntza taldeen partaidetzarekin.
  3. Berehalakotasuna eta puntualitatea Eskaeratan eta bezeroak kontratatzen duen edozein zerbitzutan. Garraio zerbitzu propioa eta hormigoizko zoruetarako diren produktuen stock ahalmen handia.

Pujolen Zoru Saila web orrira joan.

Produktu honi buruz informazio gehiago behar baduzu, aukeratu hurrengo bi hizkuntzetako bat: