NABE INDUSTRIALA BAKARRAK GARA BERE ELEMENTU ERAIKITZAILE GUZTIAK EKOIZTEN

Nabe industrialaren eraikuntzarako egokitutako hormigoi prefabrikatuak, dituen erabileretara eta eraikuntza mota honek dituen berezitasunetara egokituz, edozein proiektu mota ahalbidetzen du ahalik eta funtzionalena izateko.

Eraikuntza mota hau, orokorrean, gune lau handi eta garbi bezala planteatzen da eta sor daitekeen edozein produktu, zerbitzu edo aktibitate bertan egiteko gai izan behar da: fabrikazio-ekipamenduak, logistika, biltegia, langileen lan guneak, merkantzien sarrera eta irteerak, bulegoak, aldagelak, komunak, etab.

Hormigoiaren aldakortasun eta moldakortasunak, bere iraunkortasun, estankotasun eta suarekiko erresistentzia ezaugarriekin batera, denboran zehar edozein ekintza industrialerako aproposa bihurtzen dute.

Pujolek, hormigoi prefabrikatuaren marka lider bezala, bezeroak bere proiektuen lorpenerako behar ditzaken sorkuntza propioko produktu eta eraikuntzarako elementu sorta handi bat eskuragarri jartzen ditu. Pujoleko profesionalek, teknikoki behar duzun guztian aholka zaitzakete: zure obrako profesionalekin koordinatuta, edo ez badituzu, gure konfiantza handieneko kolaboratzaileekin harremanetan jarriko zaitugu, obraren fasea edozein delarik ere.

Produktu honi buruz informazio gehiago behar baduzu, aukeratu hurrengo bi hizkuntzetako bat:

TECHNICAL INFORMATION OF NABE INDUSTRIALA

Do you want to access the technical information of any item?

In this area, dedicated exclusively to registered users, you will find all the technical information you need for your project, to perform your calculations, as well as details, tables of use, intersections between elements, etc.

  Erregistra zaitez