EMAITZARIK ONENAREN BILA BURU-BELARRI

NOR GARA PUJOL IZATEKO MODU BAT, EGITEKO MODU BAT

Bere sorreratik, norabide berean bultzatu dugun pertsona multzo bat da gure enpresa, eta gure lanaren eta esfortzuaren emaitza bat, edozein izanik gainditu beharreko egoera edo erronka.

GURE KREDENTZIAL EDO ZIURTAGIRIAK

#1
AUTOEXIJENTZIA ETA KONPROMISOA
Maila gorenean hartzen dugu gure ardura, eta obsesioz aplikatzen dugu egiten eta proposatzen dugun guztian
#2
SORKUNTZA ETA IRAUNKORTASUNA
Edozein proiektu birplantea dezagun hormigoiean, soluzio onena zehaztasunez aholkatuz hankak lurrean ditugularik
#3
AHALMENA ETA ESFORTZUA
Talentu eta teknologian inbertitzen dugu, horregatik dugu ekipo berezi eta baliotsuena: pertsonak
#4
FIDAGARRITASUNA, HITZEZKO JENDEA
Seriotasuna, profesionaltasuna eta inplikazioa, lana, dedikazioa eta ondo egindako lana. Puntualtasuna, eraginkortasuna eta bermea

NON GAUDE GURE PRESENTZIA

Pujol 18 ekoizpen-zentrok, biltegik eta espainiar lurraldean eta Erresuma Batuan banatutako bulegoek osatzen dute.

EGOITZA NAGUSIA

BESTE GUNE PRODUKTIBOAK, BILTEGIAK ETA BULEGOAK

Prefabricats Pujol, SA Plaça de l'Esport 1, 25230, Mollerussa, Lleida T. 973 60 11 00 F. 973 60 33 66 Lat. 41.618222 Long. 0.890139

HISTORIA 1942. URTETIK MARKA EGINEZ

Denborarekin prozesuak eta sistemak aldatzen doaz. Baita pertsonak eta ekipoak ere. Pujolen aldiz, inoiz aldatzen ez diren gauzak badaude: iraunkortasuna eta berritze etengabeak.

  • PUJOL GORNÉ BIKOTEA, CANAL D’URGELL-en BIDEZ LOTUAK

    Pujolen historia eraikuntza kontzeptuari lotua doa. Bere sortzaileak Miguel Pujol Oliva eta Mercè Gorné Gasset senar-emazteak dira. Biak oso gazteak zirela, beraien sendiak La Noguerako bailaratik Mollerusara lekualdatu ziren, Canal d´Urgell-en eraikuntzan lanean ari zirelako.

    Victòria amonak, Mercè anderearen amak, bere alaba eta suhiari hamabi txerri gizentzen eta saltzen lortutako aurrezkiak eman zizkien.
    Diru honekin Mercè andereak lursail bat erosi zuen non geroago bikoteak lantokia jarriko zuen.

    Mercè anderearen eta Miguel jaunaren lehen enkargua Mollerussako estolderiarako hormigoizko hodi batzuk egitea izan zen. Gizonak lantokia zuzentzen zuen eta andrea berriz eskaera eta kontuez arduratzen zen.

    • Mercè Gorné andrea eta Miquel Pujol jauna

    • Victòria amona

    • Mercè andrea Mollerussako Casa Canal-eko atezaindegian

    • Urte batzuek ondoren, familiak mosaiko eta harri artifizialeko negozio bat ireki zuen

    • Sarreran garai hartako materialen esposizio txiki bat ikus zitekeen

  • 1940
    NON DAGO

    1942. Dena hasten den unea

    Lau langileko talde bat hormigoizko hodiak katean ekoizten hasten da. Hiru urte beranduago prentsa bat erosten da eta mosaiko hidraulikoa egiten hasten dira.

    Familia ere hazten joan zen beraien lau seme-alaben jaiotzekin: Josep Mª, Ramón, Àngel eta Mª Mercè.

    • Hodi fabrikaren fatxada

    • Hodi fabrika, errepidearen beste aldetik

    • Hodi fabrikaren lehen langileak (kanpoaldea)

    • Hodi fabrikaren lehen langileak(barrualdea)

    • Hormigoizko hodiak

    • Zertxen muntaian lanean

  • 1950
    CANAL D’URGELLEKO UREZTATZAILEEN KOMUNITATE OROKORRA

    1955. “Centritub hodiak, urak ere gustukoenak ditu”

    Ureztatze-instalakuntzak, Kanalaren eraginpeko azaleran, enpresaren hazkundea bultzatu zuen. Hodien fabrikazioa hormigoizko zentrifugatzaile batekin mekanizatu zen, produkzioaren hazkuntzan eraginez eta produktuari trinkotasun gehiago emanez. Mosaikoa ekoizteko beste prentsa bat gehiago zuten.

    • "Casa Pujol"-en iragarkia prentsan

    • 50eko hamarkadan hodi fabrika

    • Langileak frogatzen hodi prefabrikatuek jasaten duten karga

    • "Mosaicos Pujol"-en baldosa korporatiboa eta fabrikatzeko erabiltzen zuten trepa

    • 50eko hamarkadan fabrikatzen ziren baldosa hidraulikoen erakusgaiak

  • 1960
    ETORKIZUNERAKO ERABAKI AUSARTAK

    1960. Bigeta fabrika, funtsezko erabakia

    Behin hodi eta mosaikoen ekoizpena sendotuta (Kalitatean eta kantitate garrantzitsuetan), baita hormigoizko beste pieza batzuena eta harri artifizialeko beste produktu berriena ere, erabaki garrantzitsu bat hartzen da Pujolen etorkizunerako: hormigoi pretentsatuko bigetaren produkziorako fabrika bat eraikitzea.

    1965. Bigarren belaunaldia enpresara gehitzen da. Talderantz bultzada.

    Àngel, senar-emazteen hirugarren semea, familia-negozioan sartzen da produkzio jardueretan lagunduz. Bera izango da lan honetaz arduratuko dena enpresan.

    Josep Mª, anai zaharrena, familia-negozioan sartzen da hilabete batzuen ondoren, Bartzelonan Aparejadore ikasketak bukatuta. Bera, alde teknikoetan eta antolakuntzan zentratuko da.

    19691969an, enpresa gaur egungo dimentsioetara proiektatzen ari zen unean Mercè Gornè hiltzen da, Taldearen sortzaileetako bat.

    • 60ko hamarkadan 1 Fabrikaren airetiko ikuspegia

    • Àngel Pujol hormigoizko hagekin lanean

    • 1 Fabrikaren lehen bulegoak

    • 1 Fabrikaren hormigoizko zentrala

    • Pujolen kamioi bat zertxak garraiatzen

    • Langileetako batzuk garabian kontrapisua egiten

    • Pujol Mollerussako Sant Josepeko azokan

  • 1970
    HAZKUNDEAREN HAMARKADA

    70eko hamarkadaren hasieran, enpresa finkatu zen Prefabricats Pujol markapean .

    Bulego tekniko garrantzitsu bat antolatzen da eta enpresa egitura bat osatzeko oinarriak jartzen dira, zeinak bere barne hartuko dituen hormigoi prefabrikatuaren eremu berriak.

    1972. Gercusa jaiotzen da, Taldearen enpresa bat, ferrailagintzan aritzen dena.

    1975. Lecsa sortzen da, Taldearen muntaia enpresa.

    1977-1978. Bi enpresa: Lleidako Aguiló (hormigoi pretentsatuaren teknikan aitzindaria) eta Reus-eko Brugent (hormigoizko blokeen fabrikazioan aritzen dena) Taldeko partaide egiten dira. Gaur egun, Pujol Elements-eko parte dira, eraikuntzarako materialen banaketaz arduratzen dena.

    1979. Bartzelonan Taldearen bulego tekniko eta komertziala inauguratzen da.

    • Mollerussako 2 Fabrikaren airetiko ikuspegia

    • Mollerussako 2 Fabrikaren barnealdea

    • Gercusa

    • Tumsa-Gercusa-Pujol-en stand-a Mollerussako Sant Josepeko azokan

    • Tumsako hormigoizko hodien produkzioa

    • Muntaietako langileen talde argazkia

    • Langileak bigen bidezko egituren muntaian

    • Aguiló-Pujol-en airetiko ikuspegia

    • Aguiló-Pujol-en kanpoaldea

    • Brugent-eko airetiko ikuspegia Reusen (Tarragona)

  • 1980
    PREFABRIKATU HANDIA ETA ETORKIZUNEKO PLANAK

    Bellpuigen, abeletxe eta nabe industrialak egiteko bigeta eta beste egitura batzuen fabrika baten eskuraketarekin , bigeta ekoizpena hirukoiztera iristen da eta pieza nahiz egituren produkzio linea berri bat sortzen da.

    Une honetan Pujolek 400.000m2 lursail urbanizatu industrial ditu.

    1984-1985. Asepsa eratzen da. Enpresa hau Taldeko gainontzeko enpresen, zerbitzu tekniko, komertzial eta administratibo guztiaz arduratzen da.

    Beste bi bigeta fabrika gehiagoz jabetzen dira: Fetra (El Vendrell, Tarragona) eta Arquimat (Vilagrassa, Lleida).

    1987. Pujol, edifikazio industrializatuan hazteko eta herri lanen prefabrikatu merkatuan lehiatzeko balioko dion instalazioak eraikitzen hasten da.

    1989. Miquel Pujol hiltzen da, Taldearen sortzaileetako bat, bere ametsa beteta ikustearen pozarekin eta jada enpresaren buru diren bere bi semeek, jende talde bikain baten laguntzarekin, bere lanari jarraipena emango diotela jakiteak dakarren harrotasunarekin.

    • Bellpuigeko fabrika

    • Bellpuigeko nabearen barnealdea

    • 80ko hamarkadan Pujolen lur urbanizatua Mollerussan

    • Mollerussako 3 Fabrikaren lana egiteko gunea

    • Mollerussako 3 Fabrikaren prentsaren detailea

    • Mollerussako 4 Fabrikaren nabea

    • Mollerussako 4 Fabrikaren herri lanaren xehetasuna

    • Fetraren airetiko ikuspegia, El Vendrell-en (Tarragona)

    • Arquimat lantokia, Vilagrassan (Lleida)

    • Mollerussako bulego nagusien kanpoaldea (80ko hamarkada)

    • Mollerussako bulego nagusien barrualdea (80ko hamarkada)

    • Mollerussako bulego nagusien barrualdea (80ko hamarkada)

  • 1990
    SENDOTZEAREN HAMARKADA

    199O. Pujol Taldeak bi produkzio planta eskuratzen ditu: bata terrazoaren eta bigeta armatuaren fabrikaziora dedikatzen dena Esteponan (Málaga) eta bestea prefabrikatu bibroprentsatuaren elementu txikien elaboraziora, Ampostan (Tarragona), Delta izenekoa.

    1991. Pujolek Mollerussatik kanpoko bigarren bulego tekniko eta komertziala irekitzen du Madrilen.

    1994. Taldeak Graus Terratzos i Paviments eskuratzen du, estatuko enpresa handiena terrazoaren fabrikazioan.

    1995. Coltrapesa sortzen da, Taldearen garraio enpresa, Pujolen behar logistiko guztiak asetzen dituen ibiligailu taldea daukalarik.

    1996. Vinaròsen (Castellón) bigeta fabrika bat eskuratzen da eta CN Solsonés enpresako giza partaidetzan sartzen da. Aipatutako enpresak prefabrikatu handia produzitzen du, eta Solsonan (Lleida) dauka bere egoitza.

    1997. Pujol Industriala sortzen da, Maquedan Toledo). Nabe prefabrikatuen ekoizpenean eta herri lanetan jarduten da bertan bulegoak dituelarik. Inguruan instalazioak handitzeko behar adina sail ditu.

    1998. Ferrofet Catalana proiektua sortzen hasten da, bereziki emakumeei lana emango dien ferraila lantegia. Lurraldearekin eta lan eta familia uztartzearekin lan konprometitu baten eredua jarraitzen duena, produkziorako lau orduko txandak antolatuz.

    Harrotasun berezi bat sentiarazten digun ekimen berezi bat da, errekonozimendu batzuk jaso ditugulako eta negozio eskola batzuen ikasteko kasu bat bihurtu delako.
    Plaka albeolarra egiteko bi lantegi irekitzen dira: bat Mollerussako instalazioetan eta bestea Prehorvinoren (Fuenmayor, La Rioja). Prefabrikatu bibrokonprimituen fabrika bat ere eskuratzen da Pieran (Bartzelona)

    • Esteponako (Málaga) fabrikaren airetiko ikuspegia

    • Deltaren airetiko ikuspegia, Anpostan (Tarragona)

    • Graus Terratzos i Paviments-eko airetiko ikuspegia Mollerussan

    • Coltrapesa-ko kamioia Montserrateko errepidetik biga bat garraiatzen

    • Coltrapesa-ko kamioia Mollerussako erdigunetik biga bat garraiatzen

    • Vinarozeko (Castellón) fabrikaren airetiko ikuspegia

    • CM Solsonès-en airetiko ikuspegia Solsonan (Lleida)

    • Pujol Industrialaren airetiko ikuspegia, Maquedan (Toledo)

    • Ferrofeteko airetiko ikuspegia

    • Prehorvinor-en airetiko ikuspegia, Fuenmayoren (La Rioja)

    • Piera lantokiaren airetiko ikuspegia ( Barcelona)

  • 2000
    HIRUGARREN BELAUNALDIA IRISTEN DA: PUJOL 3.0

    2000. Jordi Pujol Torrent eta Miquel Pujol Oliva, Josep Mª eta Àngelen semeak, hurrenez hurren, Mollerussako egoitza nagusira iristen dira, gestio eta produkzio mailako hainbat eginkizun betetzera.

    2001. Romà Catalana d’ Arids sortzen da, Pujol Taldeak eta Àrids Romàk osatutako partaidetza elkartea. Enpresa honen eginkizuna euren harrobietako aridoen erauzketa eta ondorengo tratamendua egitea da. Gaur egun, enpresa hau Pujol Taldearena da osorik eta Catalan d’Arids i Formigons izenpean lan egiten du.

    2002. Les Borges Blanchesen (Lleida) 120 hektarearen erosketa gauzatzen da. Helburua, edifikazio industrial, herri-lan eta etxe prefabrikatuetako sekzio berrietarako elementuak ekoiztuko dituzten lantegien eraikuntza izanik.

    2002. GEC-ek (Grupo de Entidades Catalanas para la Familia) “Familia d’Acció Social Familiar” saria ematen dio Pujoli , lan-bizitza eta familiarra uztartzen egin duen lana aitortuz; Pujolek emakumeei eta ordutegi partzialeko lanak eskainiz egin duen apustuari esker.

    2004. Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen eta Edifikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak, “Catalunya Construcció” sariarekin aitortzen du Taldearen ibilbidea .

    2005. Pujolek, Les Borges Blanquesen, zementua egiteko errota bat altxatzen du, enpresa berri bat sortuz: Ciments Terraferma.

    2005. Pujolek Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargo ofizialetik “Ildefons Cerdà” domina jasotzen du.

    2006. Piera eta Ampostako ekipamendu industrial berrietan egiten den inbertsioak, elementu prefabrikatu txikiak ekoizteko ahalmena bikoiztea ahalbidetzen du.

    2007. EEPSA-z jabetzen da, Sant Fruitós de Bagesen (Barcelona) kokatutako bigeta pretentsatuen beste fabrika bat.

    • Mollerussako bulego nagusien kanpoaldea (2000.urtea)

    • Catalana d'Àrids i Formigons-en planta

    • Aridoen plantaren makineria, Arbecan

    • Aridoen plantaren makineria, Arbecan

    • 120 hektarea inguruko lurrak Les Borges Blanques-en

    • Les Borges Blanqueseko (Lleida) fabrikaren airetiko ikuspegia

    • Ferrofet-i esker onez Pujolek "Familia"saria jasotzen du

    • Ciments Terraferma-ko airetiko ikuspegia

    • Ciments Terraferma-ko zementu errota

    • EEPSA-ren airetiko ikuspegia, Sant Fruitós de Bages-en (Barcelona)

  • 2009
    NAZIOARTEKOTZEA HASTEN DA

    2009. Belaunaldi berriaren begirada eta zuzendaritzapean, Pujol Taldearen nazioartekotzea hasten da Treanor-Pujol fabrikaren eskuratzearekin Leedsen (West Yorkshire, Erresuma Batua).

    2009. Kataluniako Generalitateko Gobernuak, “Creu de Sant Jordi” ematen dio Josep MªPujoli, Pujolen ibilbide profesionala eta honek Ponenteko eskualdeen aurrerapen sozial eta ekonomikoan izan duen aurrerapena aitortuz.

    • Leeds-eko fabrikaren airetiko ikuspegia (Inglaterra)

    • Fabrikara ongietorriaren kartela

    • Treanor-Pujol-en instalazioen biga-patioa

    • José Montilla presidenteak Creu de Sant Jordi ematen dio Josep Mª Pujol-i

  • 2010
    KRISIARI AURRE EGITEN

    2011. Pujolek bere bulego berriak inauguratzen ditu Bartzelonan, Distrito Tecnológico 22-n kokatuak.

    2015. Ezusteko bihotzekoak Àngel Pujol eramaten du, bere anaia Josep Mª-rekin batera, firmaren garapen osoa lortu zuena. Àngelek beste bi pasio zituen: kirola eta solidaritatea. Hurbilekoak sentitzen zituen ekipoak babesten zituen eta bere bizitzaren azken urteetan Ángelek, Olaran Aitaren giza proiektuetan parte hartu zuen, eta ildo horretatik 2005. urtean Fundació Centre d’Iniciatives Solidàries sortu zuen, Wukroneko (Etiopía) haur umezurtzei laguntzeko helburuarekin. Urtean hainbat aldiz joaten zen bertara.

    2015. Pujol Elements sortzen da, eraikuntza eta hormigoi materialen banaketarako jarduerak biltzen dituen atala.

    2016. Obrarako hormigoia masan. Pujolek hiru planta berri jartzen ditu martxan Mollerussan, Les Borges Blanquesen eta Lleidan, eraikitzaile eta partikularrentzat material honen salmenta eta hornikuntzarako.

    ,
    • Pujolen bulegoak Barcelonan

    • Àngel Pujol-en lehenengotako bisita bat Etiopiara, Fundació Centre d'Iniciatives Solidàriesen barne

    • Upela, hormigoia kargatzeko prozesuan

  • 2017
    75 Urteurrena

    2017. Pujol 75. urteurrenera iristen da. Urte askotarako!

    • 75.urtemugaren logotipoa

    • 75.urteurren Festako afari unea

    • Pujol sendiak enpresako langile zaharrenak saritzen ditu, gaur egun dagoeneko jubilatuak

  • 2020
    INBERTSIO PLANA

    2020. Nekazal produktuen ekoizpenerako fabrika berri batetan eta Borges Blanques-eko fabrikaren sendotzean 12 milioi euroko inbertsio plan bat hasten du Pujolek, 100 lanpostu berriren sorrera bideratzen duelarik.

    • Borges Blanques lantegiaren aireko ikuspegia

NEGOZIOAREN BESTE ESPARRU BATZUK OSASUNEAN INBERTITZEN DUGU

90eko hamarkadako testuinguru historikoan kokatuz, konturatu ginen Pla d’Urgell eskualdeko eta bere inguruko bizilagun kopuru esanguratsu batek kanpora joan beharra zuela kalitatezko mediku laguntza jasotzeko.

Gabezi honetaz jabetuz, laguntza hori eskaintzearen borondatea sortzen da, bai Pujol Taldeko langileentzat eta baita gainontzeko biztanleriarentzat ere. Horrela 1990. urtean Pujol osasuneko sektorean sartzen da eta Mollerussan Centre Mèdic Pla d’Urgell jartzen du martxan.

Urte batzuen ondoren, 2007an, Pujolek Avantmèdic inauguratzen du Lleidan. Bere instalazioak teknologia aurreratuenaz hornituta daude eta beste zerbitzu batzuen artean, kontsulta medikuak, analisi klinikoetarako laborategiak, irudiaren bidezko diagnostikoa egiteko atala eta kirurgia handi anbulatoriorako ebakuntza-gela ditu. Mediku espezialistez osatutako ekipoak, pertsonal klinikoak eta pazientearen arreta zerbitzuak bihurtu dute Avantmèdic, zerbitzu mediku espezializatu gehien eskaintzen dituen zentroan. Hau dela eta, Lleidako hiri eta eskualdeen arreta globalerako, eta beraz, Ponenteko medikuntza espezializatu pribatuko erreferentea da.

ERANTZUKIZUN SOZIAL KORPORATIBOA (RSC) KONPROMETITUAK GARA

PUJOL GORNÉ FUNDAZIOA

Gutarrentzat onena nahi dugu

Pujolek ,urtero, Pujol Gorné Fundaziora bere irabazien ehuneko baten ekarpena egiteaz gain, langile propioak zuzentzen ditu. Berau 2003an sortzen da, langile eta beraien familiakoen ongizatea hobetzeko asmoz, lantokian lanean hasten direnetik jubilatu ondorenerarte.

Langileei modu garrantzitsuan eragiten dien edozein egoera babestera irekia, bereziki ekonomiako, osasuneko edo hezkuntzako alorretan. Beste funtzio batzuen artean Fundazioa ekimen ludiko eta sozialak aurrera eramateko tresna bat da. Helburua lan eremutik kanpo elkarbizitza uneak edota iritsi berrien integrazioa zaintzea eta lantzea direlarik.

CENTRE D’INICIATIVES SOLIDÀRIES ÁNGEL OLARAN

Àngel Pujolen legatu humanitarioena.

2009an, Àngel Pujolek Centre d’Iniciatives Solidàries Àngel Olaran sortzen du. Fundazio honek, Wukronen, Tigray eskualdean (Etiopía), laguntza humanitarioekin erlazionatutako proiektuetan lan egiten du, hala nola, osasunekoetan, sozialetan edo hezkuntzakoetan, beraiek bultzatu eta garatzeko. Fundazioaren buru St. Mary’s Instituzioko Àngel Olaran euskal misiolaria da.

Pujol kolaboratzaile iraunkorra da alderdi guztietan: ekarpen ekonomiko eta materialak egiten, kide eta fondo berriak eskuratzeko ekitaldien antolakuntzan borondatezko lana egiten, etab. Josep Mª Pujolek gaur egun gidatzen duen Patronatuko kide da.

BABESA ETA MEZENASGOA

Baloreak elkarbanatzen ditugu

Harkorrak baina gehiago gara kultura, hezkuntza, eraberritze eta kirolaren sustapenarekin. Gure enpresa-filosofiarekin jarraituz, gure balore berdinak dituzten edo Pujolek presentzia duen lurraldeetako entitate desberdinetako pertsonek antolatzen dituzten proiektu eta ekimen desberdinen lorpenean parte hartzen dugu.

FERROFET KASUA

Lurralde eta bere jendearentzat aberastasuna

Ferrofet kasua, enpresa esperientzia berezi bat da. Bertan, lurraldearekiko konpromisoak eta lana eta familia bateragarri egiten dituen berezitasunak eta edozein negozioren helburuak elkartzen dira arrakastaz.

Ferrofet Catalanaren misioa, altzairu uzkurtuko armadurak egitea da. Behin horiek hormigoiez beteta, zubi biga batean, pilare batean edo jazena batean bihurtuko direnak.

TESTUINGURU SOZIOEKONOMIKOA (1998)

Bartzelona 92ko Joko Olinpikoen ondoren, Pujol krisi ekonomikotik suspertzen hasi zen eta enpresaren hazkundea bultzatu beharrean zegoen.

Mollerussa aurreko hamarkadan hasitako aldaketa nabarmen bat jasanda zegoen, nekazaritza hiri bat izatetik, zerbitzu eta hiri industrial izatera pasata. Eskualdea gune landatar bihurtzen zuen nekazal herentzia bat zuen. Lurraldeak enpleguari zegokionez, Kataluniako egiturazko langabezi txikiena zuen.

Ia langile denak bertakoak edota 50 eta 60ko hamarkadetako etorkin uholdetik eratorriak ziren; izan ere, 90ko hamarkadan sortu zen immigrazioa Pla-ra iritsi gabe zegoen oraindik. Onura ekonomikoko bolara berriarekin aurreikus zitekeen olatu berri hau ere etor zitekeela.

AMETSEI SEGIKA

Faktore kritikoa esku lana zela ohartuz eta “ez deslokalizazioaren” apustu tinkoa eginez, lurraldearen azterketa sozioekonomiko bat egin zen, Lleidako Diputazioko Promozio Ekonomikoko Patronatoarekin eta UGT sindikatuarekin batera.

Esku lanaren jatorri bi talde izan zitezkeela adierazi zuten emaitzek: nekazariak eta emakumeak.

INSPIRAZIOA

Nekazariek, uzta sasoitik kanpo, industrian erabili zezaketen denbora. Baina honek ez zituen Ferrofeten beharrak konpontzen, izan ere, produkzio puntak uztaldiaren kanpainarekin bat zetozen. Jende gehiago behar zen.

Pregoien bidez eta herrietara deiak eginez, egun erdiko lanaldietan lan egiteko prest zeuden pertsonak eskatu ziren. Bi asteren buruan, erantzuna esanguratsua izan zen: 300 emakume interesaturik zeuden. Hura zen behin betiko pista. Eta Ferrofeten hazkundea emakumearen esku lanean oinarritu behar ba zen? Berriro proiektu liluragarri bat diseinatzeko unea zen, oraindik ere konprometituagoa lurraldearekin.

Beste ardura batzuk zituzten emakumeen aurrean geunden, baina beraiek adierazi ziguten lan propio batean errealizatzea nahi zutela etxeko ekonomiari laguntzeko. Gehienek etxe barruan lan egiten zuten eta ez ziren ordainduak izaten; beste batzuk puntualki edo noizik behin egiten zuten lan denda edo zerbitzuetan. Ferrofet ikusten zuten lanerako aukera bat, baina eskaini behar genizkien lan baldintza, etxeko lanekin batera uztartzeko modukoak izan behar zuten.

INDARRA EMAKUMEEN ESKUETAN

Bulego Teknikoak ematen dizkien planoak jarraituz, armaduren fabrikazio prozesua, burdin barren mozte eta moldeatzean oinarritzen da makinaria bitartez eta ondorengo lotze eta soldatzea eginez esku tresna batekin.

Produkzioko ekipamendu osoa pentsatua eta egokitua izan zen Ferrofeten lan egin behar zuten pertsonen ezaugarri fisikoetara: indarrik ez erabiltzeko altxatze tresnak, tenaza gogorrak ordezkatzeko erremintak, erabilera errazeko pistola hidraulikoak, soldadura ekipoak sabaitik esekita arrastaka ez eramate arren, etab.

PRODUKTIBITATE ETA KONZILIAZIORAKO ANTOLAKUNTZA

Egunaren zati batean, egunero lan egiteko prest zeuden adin guztietako emakumeak genituen. Bi premisa kontuan hartuz antolatu beharra zegoen: pertsonalaren dedikazio denbora eta lantokiaren funtzionamendua.

4 orduko hiru txanda zeuden:

  • Lehenengoa, 9etatik 13etara
  • Bigarrena, 13etatik 17etara
  • Hirugarrena, 17etatik 21etara

AUKERATZEA, FORMAKUNTZA ETA MARTXAN IPINTZEA

Behin hautagaiak aukeratuta, lehenengo langileen prestakuntza hasi zen. Lanpostuan emakumeen trebakuntza ziurtatzeko, programa propio bat jarraituz, beharrezko heziketa eta informazioa ematen zitzaien. Klase teoriko eta praktikoak emateaz gain, segurtasuna eta higienea lanean (azken hau Generalitateak proposatutakoa) irakasten zitzaizkien.

1999ko otsailean lehenengo 20 emakumeak hasi ziren lanean eta 230 langiletako talde bat osatzera iritsi zen. 2002ko amaieran, produkzioko kudeaketa emakumeez soilik egiten zen.

BEREZITASUNAK BEREZITASUNAREN BARNE
Marko legala

Une haietan ez zegoen ekimenari zegokion lan-kontratu eredurik, beraz beharrezkoa izan zen kontratu mota berri bat sortzea, denbora mugatuko kontratua, mugagabea, finkoa eta ez jarraitua, kontratu mota berri eta espezifikoa, lehen aldiz Ferrofeten erabili zena. Bertan zehazten zen, une batean lan nahikoa ez bazegoen, eten zitekeela kontratua baina bera deuseztatu gabe.

Bost minutu eta txanda aukeratzeko askatasuna

Emakume langileei lan-bizitza eta familiarra uztartzen lagun diezaieken bi xehetasun daude. Bata, lantegiko ordulariak bost minutu aurreratuta egotea emakumeak beraien haurrak jasotzea puntualtasunez joan daitezen; eta bestea, langileek beraien lan-txanda aukeratu ahal izatea.

Eskola nabea

Bertan, pertsonalaren formazioa modu jarraian egiten da. Produktuen katalogora eransten diren pieza berriak egiten dira edota beste postu bat betetzeko, plano mota bat interpretatzeko edo lan-tresna berrien erabilerarako birziklatzen dira.

Formazioan, beraien gaitasunak aprobetxatuz, emakume langile berak inplikatu dira. Hasieran irakaslea antzinako burdinlari bat zen. Geroago, Ferrofet taldeko lehen emakumetako bat gehitu zen, maistra eta pedagogoa zena eta emakume burdinlarien formakuntza prozesua definitzen lagundu eta eskuliburu baten elaborazioan parte hartu zuena.

ESKER ONAK ETA SARIAK

Negozio Eskoletan ikasteko kasu bat bihurtu da Ferrofet eta telebistako programen interesa sortu du, TV3-ko 30 minuts ,adibidez.

Oso harro sentitzen gara:

  • Llibre Blanc de la Comissió Europea-n aipatutako enpresa bakarra izan garelako, lana eta bizitza baldintzak hobetzen.
  • “Premi a la Responsabilitat Social de les Empreses» (Dublín, 2003), saria jaso genuelako

Estatuko instituzioek Ferrofet aintzatetsi dute:

  • Generalitat de Catalunya (2000)-ko Lan Sailak emandako Berrikuntzari sariarekin
  • Industria Ministerioak (2001) emandako Sariarekin

Sozietate zibilak ere oso ondo baloratu du ekimena:

  • GEC-en (Grupo de Entidades Catalanas para la Familia) “Família d’Acció Social Familiar» saria, emakumearen lan bultzatzea eta denbora partzialeko ordutegiengatik lan-bizitza eta familiarraren uztartzea ahalbidetzeagatik (2002).
  • FIDEM Saria, “Fundación Internacional de la Mujer Emprendedora (2002)”
  • ADEE Saria,” Asociación de Mujeres Empresarias y Emprendedoras de Tarragona (2004)”.
  • FUNDE Saria, “Asociación de Mujeres Empresarias, Directivas y Profesionales de Lleida (2007)”.

Baina Pujolentzat saririk handiena, enpresa ekimen bat, hasieratik espero ziren etekinak emanez, errealitate bihurtua ikustea eta batez ere ohartzea, emakumeen inplikazioa eta satisfazio maila onak direla izan dira. Ilusioz beteak eta oso gustura daude emakumeak eman zaien aukera honekin, bai burutze profesionalagatik eta baita hobekuntza ekonomikoagatik ere.